Kaixo Kuadri!
Hemen duzue ekaineko programazioa!
Uda Gaztea 26ko ekintzen izen-ematea, ekainaren 1etik 10era, Gaztestazioan, Udaletxean edo Udaletxeko web gunean!
Izen-emate orria eta ekintzen liburuxka hartzera Gaztestaziotik pasatu behar da. Izen-emate orria eta aurkeztu beharreko dokumentazioa, izen-emate epean Gaztestazioan aurkeztu behar da.
Gurasoekin batzarra ekainaren 8an arrastiko 18:00etan Dorretxean.
Gazteekin batzarra ekainaren 22an Gaztestazioan.
